XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIZITZA Aren bizitzari buruz argitasun batzuk.

Oihenart Maule`n, Zuberoa`ko uriburuan jaio zan 1592`garren urtean.

Semeetan bigarrena izanik, azibide ezin-obea artu zuen etxean; aitaren ogibidearen jarraille, Bordele`n ikasi zuen eskubidezkoa, lege-gizon egiñik.

Karrera bukatu ondoan, jaioterrian gelditu zan egotez; Zuberoa`ko irugarren estatuko sindiku aukeratu zuten 1623`an, eta lenbiziko bi estatuak, ots, aitoren semeak eta eliz-gizonak, gogor egin zioten arren, kargu orretan iraun zigun urte mordoan.

Jator-buruz ez dakigu aundiki zanik, baiña ezkontzaz orrelako egiña dugu.

1627`an, bada, Joana Erdoi aberatsarekin ezkondu zitzaizun; alarguna zan aitor-alaba au, ta naiko gaztea; onen ondasunak lilluratu ote zuten Oihenart?.

Alare, emazte oni, Joana`ri, ondu zizkion olerki sutsuak maite-minduarenak dirudite.

Ezkondu ta gero, Naparroa beereako Donapaleu`n bizi izan zan Aillande; an izan zitun bere karguak ere: Naparroa`ko Parlamentuko eta uriko ziñegotzi.

Kargu auetan erritarren alde jokatu omen zuen beti.

1653`an alargundu zan, eta 1667`an utzi zuen mundu au.

IDAZLANAK

Idazle bizi ta joera berri-zalea genuan.

Esana dugu.

Ernai zebillen eguneroko gauzetan ere.

Zuberoa`ko sindiku zala, askotan izan zitun naigabeak, orduko aitor-semeen geiegikeriz bizi bait ziran.

Ingurukoakin ere zur jokatu bearra zuen, bearnetar eta baxenapartarren aurka batez ere, auek bada sarri jabetu oi ziran, arrapari gisan, zuberotarren abere taldez.

Baita izan zituen erri arteko ta nazio arteko istillu ta goraberak ere.

Ogeitamairu urtetan, sindiku zala idatzi ta argitaratu zuen prantsesez idatzitako au Declaration historique de l'injuste usurpation de la Navarre par les Espagnoles (Paris 1625).

Oihenart`ek asko idatzi zuen.

Liburu asko utzi ditu dio P. Lafitte`k bai latinez, bai erdaraz, bai eskuaraz.

Baiña aren lanetatik ezagunenak, auetxek ditugu (...).